LibreOffice 7.1 laguntza
Elkarrizketa-koadro bat irekitzen du, eta hor SQL komandoak sar ditzakezu datu-baseak administratzeko.
Elkarrizketa-koadro horretan administrazio-komandoak bakarrik sar ditzakezu, hala nola Grant (erabiltzaile eskubideak eman), Sortu taula edo Jaregin taula, eta ez iragazki-komandoak. Sartzen dituzun komandoak datu-iturburuaren arabera egongo dira, adibidez, dBasek hemen zerrendatzen diren SQL komando batzuk bakarrik zerrendatu ditzake.
Datu-baseko datuak iragazteko SQL kontsulta exekutatzeko, erabili Kontsulta-diseinua.
Sartu exekutatzea nahi duzun SQL administrazio-komandoa.
Adibidez, "Bibliography" datu-iturburuan, ondorengo SQL komandoa sar dezakezu:
SELECT "Address" FROM "biblio" "biblio"
SQL komandoei buruz informazio gehiago lortzeko, irakurri datu-basearekin batera etorritako dokumentazioa.
Aurrez exekutatutako SQL komandoak zerrendatzen ditu. Komando bat berriro exekutatzeko, egin klik komandoan, eta gero, sakatu Exekutatu.
Exekutatutako SQL komandoaren emaitzak bistaratzen ditu, erroreak barne.
Exekutatu beharreko komandoa koadroan sartutako komandoa exekutatzen du.